3. BLOKEA: Jarduera akademikoak eta curriculumekoak.

Informazio-iturria edo -eremua
Zer begiratu behar da? Galdera orientatzaileak edo gomendioak
Curriculum-a
Berrikustea ea irakasgaietan edukiak, ikuspegia eta trebetasunen garapena genero eta sexu anitasunaren ikuspegitik bideratzen diren. Berrikustea ea gorputzari, afektibitateari eta emozioari buruzko edukiak dauden ala ez curriculumean. Berrikuspen-eremua zehaztea (etapaka, zikloka…).
Ekintza zehatzak (nahiz eta ez egon ikastetxearen ekintza sistematiko eta globalizatu baten barnean)
Aztertzea generoaren, berdintasunaren eta generoindarkeriaren prebentzioaren eta LGTBI kolektiboak jasaten duen bullyingaren ikuspegitik jorratzen diren aurkezpenak, kanpoko tailerrak eta tutoretzak. Identifikatzea hizkuntzaren erabilera ez-sexistari, eta ez heteronormatiboari, emakumeen lana agerian jartzeari, emakumeek historian izandako rolari eta abarri buruzko programazio eta banakako ekintzetan kokatzen diren unitate didaktikoak.
Materialak eta testuliburuak
Aztertzea ea testuliburuek, materialek, unitate didaktikoek, testuek, adibideek eta ilustrazioek berdintasuna eta aniztasuna balio gisa transmititzen duten edo, alderantziz, estereotipoak eta genero-rol bitarrak sustatzen dituzten. Behatzea ea erabiltzen diren hizkuntza eta irudiak sexistak diren edo estereotipoetan oinarritzen diren, esaterako: gizonak agertzea edo ez agertzea pertsonen zainketari, etxeko lanei edo pribatutasunari buruzko gaietan; emakumeak agertzea edo ez agertzea zientziarekin, teknologiarekin, historiarekin, kirolarekin, ekimen pertsonalarekin eta arrakasta profesionalarekin lotutako gaietan, besteak beste. Berrikustea zenbat aldiz agertzen diren emakumeak eta gizonak, nork duen protagonismo handiagoa. Berrikustea ea emakumeen eskubideen aldeko borrokaren historia eta feminismoaren kontzeptua islatzen diren, eta pertsonaia historikoen lesbianismoa, transexualitatea eta abarrak isilarazten diren, besteak beste. Beste kultura batzuetako emakume eta gizonen presentzia aztertzea, kuantitatiboki eta kualitatiboki.
Teknologien erabilera
Zein ikasgaitan erabiltzen dira teknologia berriak eta nork ematen dituzte? Teknologia berriak modu bidezkoan erabiltzen dira ikasgelan?
Curriculum ezkutua
Zein ikasgaitan erabiltzen dira teknologia berriak eta nork ematen dituzte? Teknologia berriak modu bidezkoan erabiltzen dira ikasgelan?
Curriculum ezkutua
Ikasgeletan gertatzen diren dinamikak behatzea, generoaren arabera bereizita hautemateko nori jartzen zaion arreta gehien, nor balioesten den gehien, zer itxaropen dagoen ikasleei buruz, nolako jarduerak erabiltzen diren, nolako lidergo motak sustatzen diren, nolako partaidetza motak gauzatzen diren, hizkuntza inklusiboa den eta aniztasuna barne hartzen duen, etab.
Ikasgelako liburutegiak
Identifikatzea eta aztertzea zenbat argitalpen diren emakumezko idazleenak eta zenbat gizonezkoenak, eta ea estereotipoak sustatzen dituzten. Galdetzea ea genero-irizpideak eta hezkidetzako ikuspegia erabiltzen diren liburuak erostean eta dohaintzak onartzean.