Pribatutasun Politika

Arduraduna: Nortasuna. Alboan Fundazioa IFK: G48-811376, Helbidea: Aita Lojendio 2 2.a, 48008 Bilbo, Telefonoa: 944151135 Posta elektronikoa: protecciondedatos@alboan.org.

Alboan-en, ematen diguzun informazioa tratatzen dugu, ikastetxeko pertsonentzat soilik partekatutako espazio pribatu bat sortzeko. Gune horretan, autodiagnosirako azken dokumentua eta ondorengo hezkidetza-plana egiteko jasotako emaitzak partekatuko dira ikastetxeko talde horretako irakasleen artean.

Ematen dizkiguzun datuak gure zerbitzu eta jarduerei buruzko hezkuntza-informazioa posta elektronikoz bidaltzeko erabiliko dira.

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, ezabatzea eskatzen ez baduzu. Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, Alboanek ez du daturik lagako, non eta ez den lege-betebehar bat bete behar. Alboan Fundazioan zure datu pertsonalak tratatzen ari garen baieztatzeko eskubidea duzu eta, beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko, jasotako helburuetarako datuak jada beharrezkoak ez direnean.