2. BLOKEA: Ikastetxearen egitura eta antolamendua

Informazio-iturria edo -eremua
Zer begiratu behar da? Galdera orientatzaileak edo gomendioak
Giza Baliabideak – irakasleak eta irakasle ez direnak
Nolakoa da ikastetxearen egitura orokorra? Generoaren arabera banatuta.
Irakasleak
Nola daude egituratuta irakasleak etapa, irakasgai, erantzukizunezko postu, batzorde, talde eta abarretan? Datuak banatzea, generoaren eta erabaki-maila hierarkikoaren arabera.
Ikasleak
Berrikustea zenbat ikasle dauden etapa, gradu, hautazko eta curriculumez kanpoko jarduera bakoitzeko.
Irakaskuntzakoak ez diren langileak
Nola egituratzen dira irakasle ez diren langileak, generoaren arabera banatuta. Irakasle ez diren langileak balioestea / ikusgai jartzea. Balio eta ikusgaitasun txikia duten zereginak dira, edo funtsezkotzat hartzen dira ikastetxearen funtzionamendurako? bakoitzeko.
Familiak
Berrikustea nolakoa den guraso elkarteen egitura, nor duten buru, nor diren bozeramaile, nork parte hartzen duen. Behatzea familia-egiturak (tradizionalak, guraso bakarrekoak, homoparentalak, zabalak…) eta nor diren ikastetxearekin harremanetan jartzeko pertsonak.
Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko guneak
Nolako partaidetza-guneak dauden (ikasleak, irakasleak, familiak, eskola-kontseilua), nork parte hartzen duen, nor diren buru, nork erabakitzen duen, etab.
Taldeen barne-dinamikak guneak
Nolako harremanak dauden talde bakoitzaren barruan (irakasle ez diren langileak, irakasleak, ikasleak, familiak) eta haien artean. Botereharremanak gertatzen dira?