4. BLOKEA: Ikastetxeko guneak, imajinarioak eta kultura

Informazio-iturria edo -eremua
Zer begiratu behar da? Galdera orientatzaileak edo gomendioak
Karteletan, familiei bidalitako komunikazioetan, barneko komunikazioetan, noten liburuxketan eta abarretan erabilitako hizkuntza.
Identifikatzea ea idatzizko hizkuntza modu sexistan erabiltzen den edo, aldiz, inklusiboa egiteko ahalegina egiten den.
Ahozko hizkuntza
Ahozko hizkuntza aztertzea erregistro formalean, hots, bileretan, klaustroetan eta ekitaldi publikoetan; eta erregistro informalean, hots, ikastetxeko ohiko komunikazioetan.
Guneak
Identifikatzea ikasleek nola erabiltzen dituzten patioak, kiroleko pabiloiak, bizikidetzako guneak eta ikasgelak. Nork okupatzen dituzte tokien erdiguneak, nor geratzen dira ertzetan? Aztertu guneak apaintzen dituzten irudiak.
Klaustroa
Zer gai lantzen dira klaustroan? Nola egiten da lan (hitzaldi magistralak, dinamikak…)? Nork hartzen dute parte? Partaidetzako denborak? Nor dira buru? Gizonei emakumeei baino kasu handiagoa egiten zaie, aginpide handiagoa dute? Nork eta nola hartzen dituzte erabakiak?
Partaidetzako eta erabakiak hartzeko guneak (ikasleak, irakasleak eta familiak)
Identifikatzea nork parte hartzen duten eta nor diren protagonista, nor diren buru, nork bideratzen dituzten eztabaidak, nork ez duten parte hartzen, nori aitortzen zaion aginpide gehiago, etab.
Hezkidetzari eta mugimendu feministari buruzko pertzepzioak
Irakasleen eta irakasle ez diren langileen pertzepzioa identifikatzea: jarrerak, gaitasunak, zailtasunak, itxaropena, besteak beste. Ikasleen pertzepzioa identifikatzea: jarrerak, partaidetza, lidergoa, zainketak, errendimendu akademikoa, laneko orientazioa, besteak beste. Familien pertzepzioa identifikatzea: jarrerak, gaitasunak, itxaropena, besteak beste. Zuzendaritza-taldearen pertzepzioa identifikatzea: jarrerak, gaitasunak, zailtasunak, itxaropena, besteak beste.
Bizikidetza Plana
Identifikatzea ea planean gai hauei buruzko jarduerak dauden: maskulinitatearen eta feminitatearen eraikuntza ikasleetan, haien bizi-ideologiaren oinarri diren genero-arloko estereotipoak eta aurreiritziak, eguneroko indarkeriak hautematea (mikroindarkeriak/mikromatxismoak), sexu orientazioa eta genero aniztasunagatik ikastetxean gerta daitezkeen diskriminazioak. Aniztasunaren aldeko Bizikidetza Plan positiboa proposatu da? «Heterosexualitate-presuntzioa» gertatzen da?
Genero-indarkeria
Aztertzea ea genero-indarkeria izendatzen eta ikusgai jartzen den ikastetxean. Genero-indarkeria salatzeko kanpainarik gauzatzen da? Mobilizaziorik egiten da ikastetxean?