5. BLOKEA: Norbera zaintzea, elkar zaintzea eta ingurunea zaintzea

Informazio-iturria edo -eremua
Zer begiratu behar da? Galdera orientatzaileak edo gomendioak
Hezkuntza afektibo-sexuala
Hezkuntza afektibo-sexuala: biologiaren/ugalketaren ikuspegitik bideratzen da edota afektibitatearekin, harremanekin, identitate-eraikuntzarekin eta gorputzen aniztasuna onartzearekin lotutako alderdiak lantzen dira?
Hezkuntza emozionala
Ikustea ea hezkuntza-komunitateak noziorik duen hezkuntza emozionalari buruz, garrantzitsua iruditzen zaion eta lantzen duen. Irakasleak ba al du prestakuntzarik hezkuntza emozionalean? Nola bideratzen da emozioen lana hezkuntzako jardunbidean? Emoziogramak/emozionarioak eta antzeko proposamenak daude?
Eztabaida seguruko guneak
Hezkuntza-komunitateko pertsonek «segurutzat» jotzen dituzten eztabaida-guneak eskura dituztela sentitzen al dute? Guneok bizikidetza hobetzeko asmoz sortzen dira?
Ikastetxearen orientazioa
Hezkuntza-komunitateak ezagutzen al du ikastetxeko orientazio-sailaren eginkizuna? Sailaren balorazioa, ematen zaion erabilera, hurbiltasuna, irakasleekiko eta familiekiko
harremana.
Gatazken kudeaketa
Behatzea nola konpontzen diren gatazkak, nork erabiltzen duen indarkeria, nola erregistratzen den. Egiaztatzea ea sexuaren arabera bereizitako datuak ematen diren.
Zein da eguneroko bizitzako indarkeriekiko (mikroindarkeriak/mikromatxismoak) tolerantziamaila? Maskulinitate hegemonikoen eta indarkeriaren arteko lotura lantzen da?
Familiekiko harremana
Ikastetxeak familiekin erlazionatzeko duen kultura aztertzea. Zertarako biltzen dira? Zenbat aldiz urtean? Topaketak ebaluatzen dira? Ikastetxeak ba al du baterako estrategiarik? Nola egiten da ikasturteko lehenengo bilera? Familiak eta irakasleak zainduta daudela sentitzen dute? Familiekin harremantzean, hauen aniztasuna kontutan hartzen al da? Jarraipeneko bilerez gain, zer rol dute familiek ikastetxearen hezkuntza-proiektua zehazteko orduan?
Zainketaren kultura
Nola lantzen da curriculumean? Norbera, beste pertsona batzuk eta natura zaintzeko gai eta arduradun diren herritarrak haztea sustatu nahi du ikastetxeak? Zainketako harremanak eta jardunbideak egiten dira ikastetxean? Jardutean eta erabakiak hartzean, zainketen etikatik abiatzen al da?
Giza Eskubideak
Pertsona guztiak, beren jatorria gorabehera, berdinak eta duinak direla transmititzen da? Ikastetxeak Giza Eskubideekiko konpromisoa sustatzen du, haien aniztasuna onartzetik abiatuta?
Ingurunea zaintzea
Eraldaketa ekosozialean hezteko gunerik badago? Ikastetxeak baliabideetan jasangarria den politika dauka? Ekologia kultura-aldaketarekin lotzen da?