Informazio-iturria edo -eremua
Zer begiratu behar da? Galdera orientatzaileak edo gomendioak
Ikastetxearen dokumentu ofizialak: Urteko Programazio Orokorra, Hezkuntza Proiektua, Tutoretza Ekintzako Plana, Bizikidetza Plana, ikastetxeko programazioak, etab.
Ikustea ea ikastetxeko dokumentu ofizialetan berariaz agertzen den berdintasuneko helburua, eta nola zehazten den helburu hori aniztasun osoa barne hartzen duen berdintasuneko ikuspegitik
Tutoretza-ekintza eta orientazio akademiko eta profesionala
Behatzea ea tutoretza-ekintzan honako alderdi hauek lantzen diren: emakumeen eta gizonen erantzunkidetasuna etxeko lanetan, produktibitatearen zentraltasuna zainketarekin eta bizitzaren jasangarritasunarekin lotutako alderdien aldean eta diskriminaziora daramaten estereotipoen (jatorri, arraza, erlijio, sexual eta genero) aurreko jarrera kritikoa, besteak beste
Hezkidetzari buruzko politika espezifikoak ikastetxean
Ba al daude hezkidetzako politikak ikastetxean? Hala bada, zertan datza? Nolako ezarpen-maila dute?
Ikastetxearen datuak
Identifikatzea zer datu aurkezten diren, generoaren (emakume, gizon, genero ez-binario) arabera banatuta dauden eta zer egiten den haiekin.
Berdintasuneko ordezkaria eta/edo taldea Hezkidetza arduraduna
Zer kualifikazio eta eginkizun ditu? Koordinazio ona al du zuzendaritzarekin, klaustroarekin, familiekin eta ikasleekin? Ba al du aginpiderik? Kasu egiten zaio eta haren lanean sinesten da? Haren lana balioesten da?
Aliantzak eta hitzarmenak kanpoko eragileekin, berdintasunaren eta aniztasunaren arloan
Adibidez, prestakuntzako eta hezkuntzaberrikuntzarako zentroak, udaletxeak, tokiko erakundeak, GKEak, emakumeen elkarteak, tokiko talde feministak, etab.
Eskolaz kanpoko jarduerak
Nolako jarduerak gauzatzen dira? Zergatik? Nork hartzen dute parte? Nor dira buru haietan? Zer gune betetzen dituzte? Zein balioesten dira gehien?
Ikastetxearen politikak eta taldeak (Justizia eta Elkartasuna, Normalkuntza, Pastorala, etab.)
Berdintasunarekin eta aniztasun sexual eta genero identitatearekin lotutako gaiak lantzen dituzten berrikustea. Nork parte hartzen duen, buru zein diren eta abar egiaztatzea.
Prestakuntza Plana
Berrikustea ea hezkidetza irakasleen prestakuntzako plan guztietan dagoen. Ikastetxean jasotako prestakuntzen historikoa egitea.
Ikastetxearen irudia
Berrikustea nolakoa den ikastetxeko webgunearen irudia (hizkuntza, ilustrazioak, estereotipoak, etab.), aurkezpen materialena, memoriena, elkarrizketena, sare sozial ofizialena eta ez-ofizialena, etab. Halaber, korridore, ikasgela, bulego, jangela eta abarretako hormetan dagoena berrikustea.
Hezkidetzaren historia
Berrikustea zein izan diren ikastetxearen mugarririk garrantzitsuenak, hezkidetzaren arloan.
Hezkidetzaren historia
Berrikustea zein izan diren ikastetxearen mugarririk garrantzitsuenak, hezkidetzaren arloan.
Ospakizun puntualak
Martxoaren 8a (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 25a (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) ospatzen dira? Eta maiatzaren 17a (LGTBIfobiaren aurkako Eguna)? Liburuaren Eguna edo Bakearen Eguna ospatzen direnean, genero-ikuspegia ematen zaie? Eta ikastetxearen egunaren kasuan? Nork hartzen dute parte eta zer jarrera sortzen dira?
Eskola-liburutegia
Gaur egun liburutegian dagoen materiala berrikustea: zenbat emakume agertzen diren liburuetan; zein ekintzatan agertzen diren; zer estereotipo transmititzen dituzten; nor den
protagonista obretan; zein pertsonaia lotzen diren etxeko lanekin, zaintzarekin, laneko arrakastarekin, abenturarekin eta kirolarekin; zenbat emakumezko idazleren liburuak dauden apaletan, etab. Era berean, zenbat materialetan jorratzen da sexu- eta genero-aniztasuna? Ba al daude era irekian LGTBIQ kolektiboko kide aldarrikatu direnen lanak? Ba al dago hezkidetzari buruzko zerbait? Eta feminismoari buruz?
protagonista obretan; zein pertsonaia lotzen diren etxeko lanekin, zaintzarekin, laneko arrakastarekin, abenturarekin eta kirolarekin; zenbat emakumezko idazleren liburuak dauden apaletan, etab. Era berean, zenbat materialetan jorratzen da sexu- eta genero-aniztasuna? Ba al daude era irekian LGTBIQ kolektiboko kide aldarrikatu direnen lanak? Ba al dago hezkidetzari buruzko zerbait? Eta feminismoari buruz?
Aurrekontua
Berrikustea ea badagoen hezkidetzarako aurrekontu-partidarik.