Gomendioak

Ikastetxe askori lagundu diegu beren hezkidetzako autodiagnostiko-prozesuetan, 2015 urtetik zehazki, eta horri esker, zenbait ikaskutnza praktiko lortu ditugu. Zuen Hezkidetza prozesuetan erabilgarriak izan daitezkelakoan gaudenez, hemen partekatu nahi dizkizuegu.

1

Autodiagnostikoaren irismena dimentsionatzea

Zenbat eta sakon eta osoagoa izan daignostikoa, orduan eta erraztasun handiagoak emango dizkigu gure ikastetxearen errealitatean eragina izango duen ekintz-plan bat prestatzeko. Alabaina, komenigarria da indarrak neurtzea eta ikastetxearentzat eskuragarri eta garrantzitsuenak diren azterketa-objektu zabal eta sakonegia edukitzea gehiegizko erronka izan daiteke dauden baliabideentzat, eta prozesu osoa blokeatu dezake. Hobe da hurbileko helburu sinpleak ezartzea, egindako ahaleginekin bat etorriz, emaitzarik izango ez duten plan handietan galtzea baino.

2

Talde eragilea osatzea

Autodiagnostikoa egiteko talde eragilea osatzen duten pertsonek hezkidetzaren nolabaiteko ezagutza eta harekiko sentikortasuna izan beharko lukete. Hoberena litzateke barne hartzea, batetik, ikastetxean nolabaiteko ibilbidea duten pertsonak, eta, besteteik, berrikiago sartu direnak. Komenigarria da askotariko profilak egotea, betiere taldearen eraginkortasunarekin orekatuta. Ezinbestekoa da zuzendarita taldeko pertsonen bat egotea, legitimitatea emateko.

3

Begirada Konstruktiboa

Autodiagnostiko-prozesua, berez, ikaskuntzako prozesua eta hezkidetzako ekintza da. Komenigarria da, beraz, gure azkterketa ikuspegi kritiko konstruktibotik egitea.

4

Sinbolismoaren garrantzia

Komeni da hezkidetza-taldeek irudi identitario bat izatea, hots, izena eta logoa. Eta oso komenigarria da taldeak ikastetxearen agindu argi eta publiko bat izatea. Lana bizibilizatzea oso garrantzitsua da, horretarako, interesgarria da proposamenak sozializatzeko ikastetxeko gune sinbolikoak erabiltzea: patioa, korridoreak, mezu espezifikoak dituzten gelak, etab.

5

Talde egonkor eta koordinatuak

Hezkidetzako taldeek jarraitutasuna izan behar dute, dignostiko faseaz harago, eta nolabaiteko aldizkakotasunez bildu behar dira. Komenigarria litzateke taldeek beharrezko denbora izatea beren lana egiteko (ordubete edo bi ordu astean) eta taldeko ordutegiak koordinatzea, pertsona guztiek ordutegi berberak liberatu ditzaten. Taldea egonkorra bada, errezagoa izango da dagnostiko-prozesua berriz aplikatzea etorkizunean, bai eta prozesuan lortutako ikaskuntzak txertatzea ere.

6

Hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa

Autodiagnostiko-prozesua komunitatea osatzen duten taldeen ikuspegiaz elikatu beharko litzateke eta ondoriozko Hezkidetza Planean jasotako ekintzek komunitatea haietan nahasi beharko lukete. Prozesu hori besterena eta inposatua dela sentzen badute, oso litekeena da erresistentzia asko izatea ikastetxean eta ikastexetik kanpo. Aldiz, ondo kudeatzen badira, aldaketa-prozesuek aliantza indartsuak susta ditzakete hezkuntza-eragileen artean.

7

Prestakuntza lehenago, bitartean eta gero

Beharrezkoa da erakundeek denbora inbertitzea hezkuntza-komunitate osoa eta, bereziki, irakasleak prestatzen eta sentikortzen. Komeni da autodiagnostiko-fasea baino lehen eta fasearen bitartean prestakuntzak antolatzea, hezkuntza-komunitatea gaitik hurbil senti dadin.

8

Tutoretza-plana

Hezkidetzaren garrantzia hedatzeko funtsezko elementua da tutoretza-planean hezkidetzako jarduerak sartzea. Komenigarria litzateke ikastetxeek guxienez tutoretza bat gordetzea hiruhilekoan, hezkidetzarekin lotutako gaiak jorratzeko. Ildo horretan, aukera ederra da ikastetxeetan hezkidetza lantzen duten erakundeak horretara ekartzea.

9

Kanpoko aholkularitza

Kanpoko aholkularitza oso erabilgarria izan daiteke, taldeentzako laneko gida modura baliagarria delako, motibazioa eta kemena ematen duelako, prozedurak sinplifikatzen dituelako eta taldea lanean hasteko katalizatzailea izan daitekeelako. Gainera, kanpoko laguntzak ikastetxetik kanppoko ikuspegia ematen du, eta prozesuari objektibotasun handiagoa ematen laguntzen du.

10

Saretzea

Garrantzitsua da autodiagnostikoaren talde eragilea eta ikastetxeko hezkidetza-batzordea Hezkidetzako Praktika-Komunitate baten parte izatea. Horri esker, beren erralitatea, esperientzia, zalantzak eta lorpenak partekatu ahal izango dituzte beste ikasetetxe batzuetako ikaskide gehiagorekin. Alboan -eko HPK-an parte hartzeko gonbidapena, hezkidetza-prozesuetan laguntzen dugun irakasle orori luzatzen diegu gonbidapena, sareak indartzeko, formakuntzak jasotzeko eta berdinekin elkartzeko aukera izateko. Galde iezaguzu Komunitate honetaz.

Ikerketa

Horretaz gain 2020. urtean argitaratu genuen ikerketa bat non atzera begiratu genuen eta egindako ibilbidea aztertu genuen, HUHEZIren eskutik, gure lana berrikusteko eta hobetzeko etorkizunari begira. Horretarako 7 zentrok eta aisialdi talde batek hartu zuten parte prozesu batean, Mondragon Unibertsitatekoekin, momentu horrerarte egindakoaren informazioa jasotzeko eta ondorioak ateratzeko.

Ondorio horietatik batzuk, hasieran aipatutako gomendioak bezalakoak dira, eta beste batzuk berriak.

"Hezkidetza abian jartzeko prozesuak: gakoak eta ikaskizunak"

Publikazioa deskargatu