Zer da hau?

Zure eskolan Hezkidetza-autodiagnosia egiteko tresna bat.

Zertarako balio du?

Hezkuntza komunitatean betaurreko moreak jartzeko proposamena da eta ikuspegi feminista batekin zure zentroa begiratzeko erreminta bat aurkezten dizugu.

Nola erabili dezaket?

Hemen dauzkazu tresna hau erabiltzeko argibideak:

  1. Zure eskolan hezkidetza aztertzeko talde eragile bat sortu behar duzu.
  2. Web honetan kontu bat sortu behar duzue, zuen ikastetxearen izenarekin.
  3. Saioa hasten duzuenean, zuen esparruan aurkituko dituzue material guztiak autodiagnosia pausuz pausu eta blokez bloke garatzeko.
  4. Informazioa igotzeko, moldatzeko, gehitzeko eta aldatzeko aukera izango duzue zuen beharren arabera.
  5. Datu guztiak prest daudenean, zuen autodiagnosia deskargatzeko prest egongo da.
  6. Behin diagnosia eginda, Hezkidetza Plana sortzeko aukera ere izango duzu plataforma honetan, azkeneko atal batean.
  7. Dokumentu biak prest dauzkazuenean, zabaldu beharko dituzu zure klaustro osarekin hezkidetzarako bidean jarraitzeko.

Zenbat denbora eman beharko dugu?

3 -6 hilabete beharko dituzue zuen Hezkidetza-autodiagnosia sortzeko, baina zuen beharretara moldatzeko aukera dago beti.
Hori bai, Hezkidetza plana garatzeko epea amaitzen denean… berriro ziklo guztia errepikatu beharko duzue.

Animo!

Ereduak

Hezkidetza-autodiagnosia egin dutenen zentro batzuen esperientziak badauzkazue hemen:

Hezkidetza Mujika Eskola (Bilbo)

Hezkidetza Uribarri BHI (Uribarri)

Hezkidetza Jesuitak Indautxu Ikastetxea (Bilbo)