Hezkidetza praktika komunitatea
Zelan funtzionatzen du?
Esperientziak eta baliabideak partekatzeko, hazteko eta ikasteko, prestatzeko, amets egiteko eta proiektu berriak sortzeko gunea da.
Elkargune honetan, ikastetxean hezkidetza zeharkakoa izateko kezka duten irakasleak egoera berean dauden beste irakasle batzuekin harremanetan jartzen dira.
Zer da Hezkidetza Praktika Komunitatea?
Bi aldiz elkartzen gara ikasturte bakoitzean, aurrez aurre eta/edo modu birtualean, eta topaketa horietan partekatzen dugu bakoitzak hezkidetzan egiten duen lana, sortzen diren zalantzak, proposamen arrakastatsuak, eta gai zehatzei buruzko prestakuntzak ere egiten ditugu, gure praktika hobetzen laguntzeko.
Hezkidetza Praktika Komunitatea:
Prestakuntza eta lankidetza hezkidetzaren zerbitzura
Gurekin etorri nahi duzu?
Jar zaitez harremanetan gurekin korreo hauen bidez: