Hezkidetza

Hezkidetzarako hezkuntza zergaitik?

Hezkidetzarekin gure mundu glboalak behar duen eraldaketa pertsonal eta sozialarekin konprometitutako herritarrak sortzeko aukera izango dugulako.

Zer egin behar dugu hezkidetza garatzeko?

Ezinbestekoa da gure hezkuntza-jarduna eta eskola-eredua berrikusi eta birpentsatzea; izan ere, hezkuntzaren ikuspegi androzentriko eta instrumentalak markatzen du eredu hori, eta sexismoa eta gure gizartean dauden genero-estereotipoak errepikatzen jarraitzen du. Alderdi horiek egunerokoak dira eta oso errotuta daude; horregatik, inor konturatu gabe gertatzen dira, baina beharrezkoa da modu kritiko eta eraikitzailean berrikustea. Besteak beste, hauek dira alderdiok: ikastetxearen antolamendua, curriculum akademikoa, testuliburuak eta material pedagogikoa, irakaskuntzako metodologiak, irakasleen jarrera eta itxaropenak, hizkuntza, harremanak, tokien kudeaketa…

Zeintzuk dira Alboanen proposamenak hezkidetza lantzeko?